
Dirua eta oparotasuna
Dirua eta oparotasuna orekarako bidea dira, eta aurrerakuntza indibidual eta kolektiboaren zerbitzura daude
Osotasun baten parte dira, eta esker oneko direnei iristen zaizkie.
Dirua etengabe mugitzen ari den energia da: pertsona batetik bestera igarotzen da. Bizitzaren ezaugarri da, eta onartu, maitatu eta errespetatu egin behar da.
Helburu baterako erabili behar da, eguneroko bizitzako gauza xumeetatik hasi eta proiektu handietaraino.
Eta bizi-baldintzak hobetzeko denean izaten du indarrik handiena.
Kexak, mespretxuak eta epaiak urrundu egiten gaituzte oparotasunaren eta diruaren bibraziotik, ez digute aurrera egiten uzten.
Dirua espirituala da
Alde espirituala kontuan hartuta, diruak mugimenduan dagoenean izaten du indarra, eta, mugimendu horrekin bat eginda, dagokiguna eskatu eta hartzen dugunean, eta gero beste norbaiti pasatzen diogunean. Zerbitzu edo produktu bat ordaintzeko mugitu ohi da, helburu batetik bestera, hartu-emanak orekatzeko. Dirua bizitzaren eta maitasunaren zerbitzura dago.
Indarra da
Diruak zerbait ekoizten du. Dirutik zerbait sortzen da. Norbaiti egindako zerbitzuaren ordain gisa heltzen zaigu. Eta bizitzeko erabiliko dugu, zerbait sortzeko, gure bizimodua hobetzeko edo aldatzeko. Diruak, atxikitzen dugunean, indarra galtzen du. Bizitzarako helburu bat behar du.
Irabazia da
Norbaiti egindako zerbitzuaren ordain gisa jasotzen dugu dirua. Ordaintzeari uko egiten badiogu edo dagokiguna onartzen ez badugu, apaldu egiten da lanak sortzen digun poza eta lanean dugun eraginkortasuna, eta, horrekin batera, ekoizteko ahalmena. Irabaziaren eta produktuaren artean hierarkia bat dago. Zeri begiratzen diogu lehenengo, irabaziari ala produktuari? Batzuetan, dirua irabazteko nahia dela-eta, arriskuan jartzen dugu produktua.
Lehen tokia produktuari dagokio.
Batzuetan, irabazten dugun diruak ihes egiten digu
Zer adierazten digu diruak ihes egiten badigu? Guretzat funtsezkoa den horretan al gaude? Nori edo zeri ez dizkiogu eskerrak ematen, edo nor edo zer ez dugu errespetatzen? Gure erabakiak eta erantzukizunak gure gain hartzen ari al gara?
Diruarekin dugun harremana gurekin batera aldatzen da; izan ere, txikitatik hasten gara dirua erabiltzen. Denborarekin, hazi eta ohartu behar dugu diruarekin harreman ona izatea heldutasun eta konpromiso kontua dela, helduen kontua dela.
“Oparotasuna heldua denari bakarrik iristen zaio. Besteengandik laguntza espero duenak opariak, etxea edo dena delakoa espero du, mendekotasunean bizi da, haur bat bezala, eta oparotasuna urrunarazi egiten du bere bizitzatik”.