Emozioak

Bulkadak dira, energia dira eta helburu batekin azaleratzen dira. Errealitatearen estimulu bati erantzuten diote, zerbait gertatu da edo gertatzear dago. Bukatzen direnean, ordurako zerbait aldatu egin da, beharrezko ekintza batean gidatzen baikaituzte. Zirkuitu gisa funtzionatzen dute. Gutxi irauten dute eta eraginkorrak dira, ondorengo ekintzak orainaldiko zerbaiti irtenbidea ematen diolako.

Hala ere, bada emozio eta sentimendu ugari gure baitan ezarri eta eteten ez direnak.

Gure inguruko pertsonekiko eta egoerekiko elkar-ekintza blokeatzen dute aldizka. Dena blaitzen duten “egoera emozional” gisa ezagutzen ditugu, eta, askotan, noiz eta zertarako sortzen diren ez dugu argi ikusten.

Biziak izaten dira eta indarrez agertzen dira. Pentsamendu errepikakor edo ohikoez elikatzen dira. Iraganeko edo aurrea hartzeko bizipenak gogora ekartzen dituzten pentsamenduak dira.

Pertsonok gure gogoan zerbait bizitzeko eta birsortzeko gaitasuna dugu, gure egoera emozionalean eraginez eta ekintzak baldintzatuz.

Emozio horiek ez dira batere eraginkorrak, ez baitiote erantzuten errealitatearen estimulu bati, edo, behintzat, gertatzen denak ez du proportziorik sortzen diguten gogo-aldartearekin.

Bereizten ez baditugu, bulkada horiei balio okerra emango diegu. Nahasmena sortzen dute. Uste dugu hori gertatzen ari dela, eta bulkada horietatik abiatuta hartzen ditugu erabakiak.

Gure baitan ezartzen diren egoera emozionalek adierazi ohi ez dugun beste emozio bat estaltzen dute. Adibidez, neska batentzat gaizki ikusita baldin bazegoen sumina adieraztea, “neskek beren adierazpenak moderatu behar dituztelako”, hura adierazteko beste modu bat ikasten dugu, adibidez negarrarekin. Hau da, tristura adieraz dezake baina ez amorruaren indarra. Orduan, negar egiten dugunean, galdera hau egin dezakegu: negar egiten al dut tristuragatik edo amorruagatik eta ezintasunagatik?

Emozio eta sentimendu horiek ahuldu egiten gaituzte, gure burua zuritu beharra eta ekintzarik eza elikatzen dituzte. Modu dramatikoan eta neurriz kanpo adierazten dira. Sentimendu horien bidez energia eta denbora galtzen dira. Egoera emozional horiek eragotzi egiten dute jardutea, baita erabaki onak hartzea ere.

Familia-konstelazioetan, antzinako edo lehen haurtzaroko norbaitekiko lotura sinbiotiko emozionala lan dezakegu, identifikazio horietatik atera ahal izateko eta sendatuko gaituen  kontzientzia zabaltzea lortzeko.