
Lan-eremuak
Sakontasunez lantzen ditugu gure ongizateari eta garapen pertsonalari eragiten dieten eremu garrantzizkoak, eta bizitzako erronkei aurre egiteko tresnak eta ikuspegiak eskaintzen ditugu.
Familia: Familia-sistema, loturak eta leialtasunak
Familia-erabideak kultura-ardatz bat osatzen du, gure jarrera existentziala baldintzatu eta gure harreman-modua itxuratzen duena. Maila sakonean, maitasun eta leialtasun harremanek lotzen gaituzte gure sistemarekin. Familiaren egitekoa bizitza zaintzea eta babestea da. Babespean eta arrisku orotatik salbu egoteko egin behar den guztia egitea. Kideei babesa, segurtasuna eta nortasuna eskaintzea: “gu geu izatearen senak seguru sentiarazten gaitu”. Hala ere, familia-taldeak eskaintzen duen segurtasuna ez dator bat helduek autonomia garatzeko duten beharrarekin, talka egiten dute. Norberak bizi du ere banaturik bizitzarekin aurrera jarraitu beharra. Helduak lotura-espazio berria sortu behar du, familia berri bat, norbanako gisa bizitzeko duen premiarekin eta eginkizunarekin bat etorriko diren adiskide berriak. Eduki berriak ekarri behar ditu gaur egungo bizitza zaintzeko eta hazteko.
Guraso eta alaba/semeen arteko harremana: Rol inkontzienteak eta familia-dinamikak
Txiki-txikitatik, gure jatorrizko familian rol inkontzienteak hartzen ditugu geure gain. Guraso biologikoekin lotzeko moduan oinarritzen diren jokabideak dira. Hori da familiako loturarik sendoena. Zehazten gaituen lotura sakona da. Familia-konstelazioetan ikusten dugunez, zailtasunak dituen adingabe batek maitasun sakona eta inkontzientea mugitzen du, baliatzen duena familia-erabideko norbait babesteko eta salbatzeko, horrek kalte egiten badio ere. Geure baitan bizi dugun ondoezari erreparatzen badiogu, bere etxekoak, familia-erabidekoak salbatzen eta zaintzen jarraitu nahi duen haur hori aurkitu ahal izango dugu, bere buruaren kaltetan izango bada ere. Gaur egun, zailtasunak dituen adingabeak uste du, halaber, helduen aldeko zerbait egin dezakeela, adibidez, haien bere babespean edukitzea, atxikitzea edo zaintzeak, berak porrot egingo badu ere: ikasteko zailtasuna, gaixotasuna, bere buruarekiko edo beste batzuekiko agresibitatea, hiperaktibitatea, seme-alabek gurasoen aurka erabilitako indarkeria, batzuk aipatzeagatik. Beharrezkoa da jakitea ez dagoela «zaila» den adingaberik. Zaila dena familia-erabidea da.
Emozioak: Bulkadak, egoera emozionalak eta ongizate emozionala
Bulkadak dira, energia dira eta helburu batekin azaleratzen dira. Errealitatearen estimulu bati erantzuten diote, zerbait gertatu da edo gertatzear dago. Bukatzen direnean, ordurako zerbait aldatu egin da, beharrezko ekintza batean gidatzen baikaituzte. Zirkuitu gisa funtzionatzen dute. Gutxi irauten dute eta eraginkorrak dira, ondorengo ekintzak orainaldiko zerbaiti irtenbidea ematen diolako. Hala ere, bada emozio eta sentimendu ugari gure baitan ezarri eta eteten ez direnak. Gure inguruko pertsonekiko eta egoerekiko elkar-ekintza blokeatzen dute aldizka. Dena blaitzen duten “egoera emozional” gisa ezagutzen ditugu, eta, askotan, noiz eta zertarako sortzen diren ez dugu argi ikusten. Biziak izaten dira eta indarrez agertzen dira. Pentsamendu errepikakor edo ohikoez elikatzen dira. Iraganeko edo aurrea hartzeko bizipenak gogora ekartzen dituzten pentsamenduak dira. Pertsonok gure gogoan zerbait bizitzeko eta birsortzeko gaitasuna dugu, gure egoera emozionalean eraginez eta ekintzak baldintzatuz. Emozio horiek ez dira batere eraginkorrak, ez baitiote erantzuten errealitatearen estimulu bati, edo, behintzat, gertatzen denak ez du proportziorik sortzen diguten gogo-aldartearekin.
Bikote-harremana: Giza lotura, intimitatea eta autonomia
Bikote-harremana da giza lotura desiratuena eta, aldi berean, geure buruari erronka handiena ezartzen diona. Alde batetik, intimitatea nahi dugu bestearekin eta, bestetik, ikaratu egiten gaitu garen bezala agertzea. Bikote-harremanari oinarri hauek eusten diote: maitasunak, hartu-emanak, sexualitateak, intimitateak eta elkarbizitzak. Oinarri horiek, halaber, etengabeko mugimenduan daude, bizitza bera bezala. Bikote-harremaneko intimitatea eraiki egin behar izaten da. Intimitatea bilakaera baten emaitza da, non bikoteko kide bakoitzak sendakuntza eta autonomia lortuz joan beharra daukan. Funtsezkoa da gurasoengandik eta anai-arrebengandik bereiztea. Jatorrizko familiarekiko mendekotasunak heldutasun falta eta hazteko eta aurrera egiteko beldurra adierazten du. Dependentzia-egoeran geratzen gara, eta, orobat, besteak gure mende egon ohi dira, eta horrela ezinezkoa da geure burua prest izatea ezer berrirako, energia geratu egiten da. Bikote-harremanak haurtzaroko sinbiosia gainditzea eskatzen digu, horregatik da giza harremanetan exijenteena, eta, lortuz gero, aberasgarriena ere bada.
Harremanak: Lotura sozialak, kidetasuna eta harreman-ereduak
Gizarteko eremu desberdinetan ditugun harremanek erakusten digute gure familiakoekin zer-nolako harremanak izan ditugun eta ditugun gaur egun, horien ispilu dira. Izan ere, testuinguru horretan ikasi dugu, adibidez, errealitateko auziei aurre egiten edo ez ikusiarena egiten. Normala da mina, amorrua, gorrotoa, beldurra edo baita mendeku-nahia ere sentitzea pertsona edo talde batzuekiko harremana etenda dagoenean edo zaila denean. Normala da, halaber, beldurra sentitzea pertsonak gugandik urruntzen direla ikusten dugunean ere. Izan ere, beldur horrek oso sustrai sakonak ditu, gizaki gisa izan ditugun jatorrizko bizipenetara garamatza, hau da, bizirik irauteko borrokarekin lotutako bizipenetara. Orduan, taldea izan zen salbamena eta, neurri batean, gaur egun ere halaxe da. Guztiz normala da parte garela sentitu nahi izatea, eta horregatik da hain mingarria parte izatea lortzen ez dugunean. Taldeak, adiskidetasunak, babestu egiten gaitu, identitatea ematen digu eta, batez ere, ongizatea ziurtatzen digu.
Helduaren indarra: Ni heldua, autonomia eta sormena
Normalean, ezagutzen duguna eta gure uste eta iritziek ikusten uzten digutena hautematen dugu. Ikusmena zabaltzeko eta geure burua ezezaguna den horretara irekitzeko, niaren alderdi heldua landu behar dugu. Norberaren buruarekin egin beharreko lana da hori, eta denbora behar du. Lan horrek bizi guztia hartuko digu. Bizitzako erronkei aurre egiteko orduan dugun autonomian eta sormenean ageri ohi da helduaren indarra. Indar horretan ez gaudenean, nahi edo desio dugun horretan zentratuta egon ohi gara. Eta desio duguna lortzen ez badugu, frustrazioak itsutu, eta ezin dugu harantzago ikusi. Gure alderdi helduak, eragozpena gainditu, estrategia berriak landu, eta errealitatera egokitutako ahalmen berriak erabiltzen ditu. HELDUAREN INDARRARI esker, gure ekintzak eraginkorragoak dira, eta besteei irekita dagoen oihartzuna sortzen dute; gure ekintzak fokalizatu egiten dira. Hala, gure ahalmen eraldatzaile guztia eskura daukagu errealitate berrira egokitzeko.
Lana eta errealizazio profesionala: Garapen profesionala eta lan-ongizatea
Lana behar bat da, ekintza natural bat, parte hartzeari eta eman zaiguna itzultzeari lotua. Lanaren bidez, bizitza zaintzen eta areagotzen dugu. Gizabanakoen lana eta errealizazio profesionala guztiz beharrezkoak dira gizartearentzat. Lan egitea gizartearen eraikuntzan, aurrerakuntzan eta zainketan parte hartzea da. Lanaren helburua denon ongizatea da. Bert Hellingerren arabera, bizitzaren ekina da lana. Bi mugimendu mota daude: bata, bizitzarekin batera doana, eta bestea, heriotzara doana. Gehiago dakarrena bizitzarekin bat doa; gutxiago dakarrena, berriz, heriotzarantz doa. Berrikuntza, aldaketa, bizitzarekin bat doa. Errutina, ekintza errepikakorrak eta mekanizatuak heriotzarantz doaz. Lanak bizitza sortzen du, eta bizitzan datza. Lana bizitza da. Eta bizitza dinamikoa da. Zenbait aldaketa sakon zein arinek mugiarazi egiten dute lan egiteko modua eta errealizazio profesionala. Errealitatearen dinamika exijentea da, gelditasuna ez ohi da erantzun eraginkorra.
Dirua eta oparotasuna: Oparotasuna, oreka eta finantza-ongizatea
Dirua eta oparotasuna orekarako bidea dira, eta aurrerakuntza indibidual eta kolektiboaren zerbitzura daude. Osotasun baten parte dira, eta esker oneko direnei iristen zaizkie.
Dirua etengabe mugitzen ari den energia da: pertsona batetik bestera igarotzen da. Bizitzaren ezaugarri da, eta onartu, maitatu eta errespetatu egin behar da. Helburu baterako erabili behar da, eguneroko bizitzako gauza xumeetatik hasi eta proiektu handietaraino. Eta bizi-baldintzak hobetzeko denean izaten du indarrik handiena. Kexak, mespretxuak eta epaiak urrundu egiten gaituzte oparotasunaren eta diruaren bibraziotik, ez digute aurrera egiten uzten. Dirua espirituala da. Alde espirituala kontuan hartuta, diruak mugimenduan dagoenean izaten du indarra, eta, mugimendu horrekin bat eginda, dagokiguna eskatu eta hartzen dugunean, eta gero beste norbaiti pasatzen diogunean. Zerbitzu edo produktu bat ordaintzeko mugitu ohi da, helburu batetik bestera, hartu-emanak orekatzeko. Dirua bizitzaren eta maitasunaren zerbitzura dago.
Arrakasta: Konpromisoa, hazkundea eta ardura
Orainak ekartzen dituen erronkekin konprometitzen diren pertsona eta taldeek izan ohi dute arrakasta. Eta hala ez bada, arrakasta zain egoten da gu prest egon arte. Arrakastak heldutasun kontzientea eskatzen digu, iraganeko memoriak atzean uztea. Geure burua berritasunaren mende uztea eskatzen digu, eta sormena baliatzea horretan. Errealitateak agintzen du, dakarzkigun erronkekin. Behin eta berriz gauza bera errepikatzeari uztea eskatzen digu arrakastak. Gure arreta, energia eta sormenezko bizi-indarra behar ditu, eta ziurgabetasuna onartzea da gakoetako bat. Arrakasta ez da zerbait estatikoa. Bizitzan badira zenbait une non egoera batek gure arreta guztia edo gehiena eskatzen digun, eta baliteke halakoetan porrot-sentipena izatea. Horregatik, onartu beharra dago arrakasta pertsonaren hazkundearekin batera doala, haren gorabeherekin batera. “Porrot” horiei aurre egiteko dugun moduaren arabera, aukera izango dugu jauzi kuantiko bat egiteko, gehiagora eta zerbait hobera, edo iraunkorki geldirik geratzeko. Arrakasta ez da bizirik irautea, bizitzea baizik. Errenditzea eskatzen du, DEN-DENA eta DEN-DENAK diren bezala onartzea. Arrakasta eguneroko gauzetan dago; beraz, denak merezi du gure arreta eta ardura.