
Lana eta errealizazio profesionala
Lana behar bat da, ekintza natural bat, parte hartzeari eta eman zaiguna itzultzeari lotua. Lanaren bidez, bizitza zaintzen eta areagotzen dugu.
Gizabanakoen lana eta errealizazio profesionala guztiz beharrezkoak dira gizartearentzat. Lan egitea gizartearen eraikuntzan, aurrerakuntzan eta zainketan parte hartzea da. Lanaren helburua denon ongizatea da.
Bert Hellingerren arabera, bizitzaren ekina da lana.
Bi mugimendu mota daude: bata, bizitzarekin batera doana, eta bestea, heriotzara doana. Gehiago dakarrena bizitzarekin bat doa; gutxiago dakarrena, berriz, heriotzarantz doa. Berrikuntza, aldaketa, bizitzarekin bat doa. Errutina, ekintza errepikakorrak eta mekanizatuak heriotzarantz doaz.
Lanak bizitza sortzen du, eta bizitzan datza. Lana bizitza da. Eta bizitza dinamikoa da. Zenbait aldaketa sakon zein arinek mugiarazi egiten dute lan egiteko modua eta errealizazio profesionala. Errealitatearen dinamika exijentea da, gelditasuna ez ohi da erantzun eraginkorra.
Lana ez da behin betiko eduki ohi den ondasun bat, zerbait estatikoa eta gizarte-eskubide bat balitz bezala. Lanak errealitate aldakorreko beharretara egokitzea eskatzen digu, konpromisoa, indarra eta sormena eskatzen digu. Unean uneko beharrekin bat dator, horregatik aldatu ohi dira lan egiteko moduak eta lan-egiturak.
Enpresak eta proiektuak horiek gidatzen dituztenen bizitasunaren, konpromisoaren eta bizitzaren zerbitzuaren alde parte hartzearen adierazpen dira. Enpresak eta proiektuak horiek sortzen dituztenen familia-sistemak behar duenarekin lotuta daude, eta, aldi berean, bat egiten dute errealitateak planteatzen dituen erronka eta beharrekin.
Zailtasunak, bestalde, aurrera egiteko aukerak dira. Sormena baliatzea eta beste modu batez jardutea eskatzen digute. Berezko bulkada ezaguna zaigun horretan jardutea dugu. Noiz arte, baina? Berritasunaren erronka gure gain arte. Eta helduek bakarrik onar dezakete berritasunaren erronka.
ERREALIZAZIO PROFESIONALAK honako ardatz hauetan oinarritutako jarrera existentziala eskatzen digu:
“Bai guztiari den bezala” eta “Eskerrik asko guztiari den bezala”.
Hartzen eta ematen dena orekatzea: Eman ahal izateko, lehenik jaso egin behar izan da, edo, hobeto esanda, hartu behar izan da. Aita-amak hartzea, biak batera eta baldintzarik gabe. Gure begiradak baketu egiten ditu, eta baketze horretatik sortzen da gure errealizazio profesionala.
Egindako edo hartutako kaltea orekatzea:
Gure gain hartzea egindako kaltea edota besteei maitasuna ukatu izana. Norberaren burua zigortzeari uztea erruen ordainketa gisa. Egin dugun kaltea onartzea eta ordaintzea. Besteen kulparen aurrean, epaia alde batera utzi, eta errealitatea onartzea: ni zu bezalakoa naiz. Biktimagilea maitatu, eta bere erantzukizuna berarekin uztea. Biktimagilearekin baketzea.
Parte izatea eta ordena. Bazterketari uko egitea: bai inor baztertzeari, bai geure burua baztertzeari. Dena eta denak onartzea. Gure lekua hartzea hartu gaituen herrialdean eta gizartean.