
Arrakasta
Orainak ekartzen dituen erronkekin konprometitzen diren pertsona eta taldeek izan ohi dute arrakasta.
Eta hala ez bada, arrakasta zain egoten da gu prest egon arte.
Arrakastak heldutasun kontzientea eskatzen digu, iraganeko memoriak atzean uztea. Geure burua berritasunaren mende uztea eskatzen digu, eta sormena baliatzea horretan.
Errealitateak agintzen du, dakarzkigun erronkekin.
Behin eta berriz gauza bera errepikatzeari uztea eskatzen digu arrakastak. Gure arreta, energia eta sormenezko bizi-indarra behar ditu, eta ziurgabetasuna onartzea da gakoetako bat.
Arrakasta ez da zerbait estatikoa. Bizitzan badira zenbait une non egoera batek gure arreta guztia edo gehiena eskatzen digun, eta baliteke halakoetan porrot-sentipena izatea.
Horregatik, onartu beharra dago arrakasta pertsonaren hazkundearekin batera doala, haren gorabeherekin batera. “Porrot” horiei aurre egiteko dugun moduaren arabera, aukera izango dugu jauzi kuantiko bat egiteko, gehiagora eta zerbait hobera, edo iraunkorki geldirik geratzeko.
Arrakasta ez da bizirik irautea, bizitzea baizik. Errenditzea eskatzen du, DEN-DENA eta DEN-DENAK diren bezala onartzea.
Arrakasta eguneroko gauzetan dago; beraz, denak merezi du gure arreta eta ardura.