Bitartekaritza eta laguntza

Laguntza- eta aholkularitza-zerbitzu integrala eskaintzen dugu, arlo pertsonaleko zein profesionaleko auziak kudeatzeko eta konpontzeko helburuarekin.

Elkarbizitzan sortzen diren egoera zail guztiak elkarri lotuta dauden bi errealitatetan oinarrituta egon ohi dira: gainazalean hautematen duguna eta maila sakonagoetan dagoena, askotan inkontzientea, non familiako fideltasunak, aginduak, iritziak eta dinamikak nahasten diren.

Gure lana da pertsonaren jokaerak eta harremanak gidatzen dituzten azpiko elementu horiek guztiak argitara ekartzea, eta, hala, irekitasuna, ulermena eta osatze-prozesua erraztea.

Bitartekaritzaren eta laguntzaren bidez, tresnak eta estrategiak eskaintzen ditugu arazoei era eraikitzailean heltzeko, komunikazioa hobetzeko, enpatia sustatzeko eta harreman osasungarriagoak eta harmoniatsuagoak errazteko.

Zerbitzu espezializatua, denetariko pertsona eta taldeentzat pentsatua:

  • Helduak: arazo pertsonalak konpondu, harremanak hobetu, estresa kudeatu, eta ongizate emozionala lortzeko.
  • Nerabeak: beren garapenean aurre egin behar dizkieten erronkekin laguntzeko, baita familiako harremanetan eta eskola-ingurunekoetan ere; emozioak bideratzen laguntzeko. Laguntza eta orientazioa eskainiko zaie zailtasunak gainditzeko eta autoestimua indartzeko.
  • Familiak: komunikazioa hobetzeko eta arazoak konpontzeko, lotura afektiboak indartzeko eta familia-giro orekatuagoa eta funtzionalagoa sortzeko.
  • Talde profesionalak: talde-dinamika eta komunikazioa hobetu, eta barne-arazoak ebatzi, lankidetza bultzatzeko eta produktibitatea areagotzeko.

Gure helburua da pertsonak eta taldeak ahalduntzea, beren auziak modu eraginkorrean kudea ditzaten, eta harremanak hobetu, ongizate emozionala areagotu eta bizimodu beteagoa eta pozgarriagoa izan dezaten.

Zer eremu lantzen ditugu?

• Senitartekoen eta bikotekideen arteko bitartekaritza

Familia barruko arazoak, haurren heziketak aro bakoitzean dituen erronkak, lehenagoko bikotekideekin izandako seme-alabekin sortzen diren elkarbizitza-arazoak. Elkarrizketa eta konponbide adostuak erraztuko ditugu. Bikotekidearekin eta bikotekide izandakoekin dauden arazoak. Komunikazioa eta elkar-ulertzea hobetuko ditugu, erabakiak elkarren artean hartzeko.

Lan-bitartekaritza

Arazoak, lankideekin, nagusiekin edo mendekoekin; lan-giro hobea eta produktiboagoa erraztuko dugu. Tresnak eta teknikak eskainiko ditugu arazoak detektatu, aztertu eta modu eraikitzailean konpontzeko lankidetzaren eta elkar-ulertzearen bidez. Enpresaren arrakasta enpresako kide guztien konpromisoarekin lotuta dago; hain zuzen, haiek produktuarekin eta bezeroen beharrekin duten konpromisoarekin.

• Laguntza indibiduala eta komunikaziorako aholkularitza

Laguntza pertsonalizatua eskaintzen dugu kasu hauetan: arazo emozionalak, estresa, antsietatea, depresioa, autoestimu-arazoak, duelua edo erronka pertsonaleko beste edozein egoera. Arazoak gainditzeko eta ongizatea lortzeko tresnak eskainiko ditugu. Pertsonari komunikazio eraginkorrerako, asertibotasunerako, entzute aktiborako eta emozioak kudeatzeko dituen gaitasunak garatzen lagunduko diogu.