Marta Delgado Gómez

Osornon jaio nintzen, Txile hegoaldean. Mapuche-Huillicheen lurraldean. Antzina-antzinatik gatazka eta liskar lurraldea, lurragatik, hizkuntzagatik eta kulturagatik sorturikoak; bada ere jatorri eta izaera ezberdinekoen arteko bizileku ere. Bertakoa dut mundu-ikuskera jakina, lurrarekin eta norbanakoekin harremana egiteko modua itxuratzen didana.

Haur nintzela familiarekin batera Argentinara jo genuen; bertakotzeko denbora behar izan genuen.

Erlijio- eta Hezkuntza-zientziak ikasi nituen. Nire prestakuntza alderdi hauei buruzkoa izan zen: espiritualtasuna, laguntza eta aholkularitza pertsonala; laguntza-harremana; gatazkak konpontzea; eneagrama; transakzio-analisia eta talde-dinamika. Eta kongregazio erlijioso katoliko bateko kide gisa, Perun, Kolonbian, Dominikar Errepublikan, Argentinan eta Txilen bizi izan nintzen.

Txileko Santiagon erakundea utzi ondoren, eskola munduan irakasten eta laguntzen jarraitu nuen. Norbanakoaren Prestakuntzaren Kudeaketa arloan aritu nintzen lanean, lehen eta bigarren hezkuntzan. Reikin ikasi nuen, Usui Shiri Ryoho metodoarekin. 2005. urtean Familia Konstelazioak ezagutu nituen eta 2010eko urtarrilean Familia Konstelatzeko nire prestakuntza osatu nuen. Hain modu adeitsu eta itxaropentsuan lan egiteko modu horrek oso eragin positiboa izan zuen nigan, eta beste ulermen bat eman zidan pertsonari, familiei eta taldeei buruz.

2011. urtean Euskal Herrira emigratu nuen. Gizarte-bitartekaritzan ikasi nuen.

Pertsona bera interesatzen zait, hazkunde- eta bilakaera-prozesuak hainbat eremutan. Pertsonen arteko eta ingurunearekiko bizikidetza- eta interakzio-arazoak konpondu nahi dituzten zientzien ekarpena interesatzen zait biziki.

2014an nire egitasmoa osatu ahal izan nuen, nire eskutik. Zerbitzu horretan, nire prestakuntza, ibilbide profesionala eta pertsonala modu jakitunagoan eta irmoagoan batzen dira. Hitz gutxitan, ikuspegi sistemikoa duen pedagogia- eta bitartekaritza-zerbitzua. Gatazkak konpontzeko aholkularitza eta laguntza zerbitzua, nire denbora hartuz ekarpena egitearen barne-sentsazioa ematen didana.