
Familia
Familia-erabideak kultura-ardatz bat osatzen du, gure jarrera existentziala baldintzatu eta gure harreman-modua itxuratzen duena. Maila sakonean, maitasun eta leialtasun harremanek lotzen gaituzte gure sistemarekin.
Familiaren egitekoa bizitza zaintzea eta babestea da. Babespean eta arrisku orotatik salbu egoteko egin behar den guztia egitea. Kideei babesa, segurtasuna eta nortasuna eskaintzea: “gu geu izatearen senak seguru sentiarazten gaitu”.
Hala ere, familia-taldeak eskaintzen duen segurtasuna ez dator bat helduek autonomia garatzeko duten beharrarekin, talka egiten dute. Norberak bizi du ere banaturik bizitzarekin aurrera jarraitu beharra.
Helduak lotura-espazio berria sortu behar du, familia berri bat, norbanako gisa bizitzeko duen premiarekin eta eginkizunarekin bat etorriko diren adiskide berriak. Eduki berriak ekarri behar ditu gaur egungo bizitza zaintzeko eta hazteko.
Aurrera egin al genezake gu geu garen bezalakoak izatearen errurik sentitu gabe?
Ez da berdin pertsona guztientzat. Alaba-seme eta arreba-anaia bakoitza desberdina da. Horregatik, gure familia-erabidearekiko dauzkagun lotura sakonak ezagutu behar ditugu.
Zeintzuk dira gure leialtasunak?
Nor imitatzen dugu?
Nortzuk ordezkatzen ditugu gu geu izaterik gabe?
Familia-konstelazioa baliabide eraginkorra da inkontzientean daukagun informazio hori eskuratzeko, fidelitateak kategabetzeko. Jaso duguna ikus eta esker dezakegu. Esker dezakegu gure iraganean izan zena bere horretan, izan zen bezalaxe. Gauzak desberdin izan daitezen bizi dugun gogo-bulkadari eutsi diezaiokegu eta gure baitan leku bat egin.
Horrek aske bihurtzen gaitu, apal eta indartsu egiten gaitu gure egungo errealitatearen erronkei begiratu ahal izateko.