Familia-konstelazioak

Familia-konstelazioak tresna terapeutiko bat dira. Bert Hellingerrek sortu zituen, eta gure gaur egungo arazoetan arbasoengandik jasotako fideltasunek eta sinesmenek zer-nolako eragina duten ulertzen laguntzen digute, agerian uzten baitituzte gure familia-sistemaren ezkutuko dinamikak. Behin dinamika horiek azaleratuta, erabaki kontzienteagoak har ditzakegu, eta bizitza beteagoa izan dezakegu.

Zer konstela daiteke?

Familia-konstelazioen bidez hainbat gai landu daitezke, honako hauek, besteak beste:

  • Familia-harremanak eta bikote-harremanak.
  • Lan-arazoak.
  • Zailtasun emozionalak eta osasun-arazoak.
  • Diruarekin eta oparotasunarekin dugun harremana.

Lantegiak

Talde-lantegiak izan ohi dira konstelazioen gune nagusia. Parte-hartzaileek, beren gaiak aurkeztu, eta ikus dezakete familia-dinamikek nola jarduten duten. Konstelatzaileak gidatuta, parte-hartzaileek beste ikuspegi batzuen berri jasotzen dute, eta sendatzeko bideak aurkitu ditzakete.

Lantegi monografikoak

Lantegi monografikoetan, konstelazioez eta ariketez gain, bizi-egoera unibertsalei buruzko informazio teorikoa ematen da. Pertsonak ahalduntzeko pentsatuak daude, ohiko arazoak konpondu eta garapen pertsonala eta profesionala bideratu ahal izateko.

Banakako konstelazioak

Banakako saioek gune intimo bat eskaintzen digute gai pertsonalak modu sakonean lantzeko. Elkarrizketaren eta errepresentazioaren bidez, gure ongizatea murrizten duten eredu eta jokabideak atzeman eta alda ditzakegu.