
Guraso eta alaba/semeen arteko harremana
Txiki-txikitatik, gure jatorrizko familian rol inkontzienteak hartzen ditugu geure gain. Guraso biologikoekin lotzeko moduan oinarritzen diren jokabideak dira. Hori da familiako loturarik sendoena. Zehazten gaituen lotura sakona da.
Familia-konstelazioetan ikusten dugunez, zailtasunak dituen adingabe batek maitasun sakona eta inkontzientea mugitzen du, baliatzen duena familia-erabideko norbait babesteko eta salbatzeko, horrek kalte egiten badio ere.
Geure baitan bizi dugun ondoezari erreparatzen badiogu, bere etxekoak, familia-erabidekoak salbatzen eta zaintzen jarraitu nahi duen haur hori aurkitu ahal izango dugu, bere buruaren kaltetan izango bada ere.
Gaur egun, zailtasunak dituen adingabeak uste du, halaber, helduen aldeko zerbait egin dezakeela, adibidez, haien bere babespean edukitzea, atxikitzea edo zaintzeak, berak porrot egingo badu ere: ikasteko zailtasuna, gaixotasuna, bere buruarekiko edo beste batzuekiko agresibitatea, hiperaktibitatea, seme-alabek gurasoen aurka erabilitako indarkeria, batzuk aipatzeagatik.
Beharrezkoa da jakitea ez dagoela «zaila» den adingaberik. Zaila dena familia-erabidea da.
Orduan, zer egin dezakegu laguntzeko?
Heldu gisa bete behar dugun lekua eta zeregina onartzea eta familia osoa osasuntsu iraunaraziko duen mugimendua abian jartzea, adingabeak bere burua ikus dezan pisu eta erantzukizun horretatik aske.
Portaera zailari errepara diezaiokegu eta bere egiazko izaera artatu, alegia, familia barnean konpondu behar dugunaren sintomatzat hartu.
Zailtasunetik haratago begiratu eta jabetu behingoz helduentzat funtsezko aldaketa eskaera datzala jokabide horietan.
Adingabeak beren garapen- eta hazkunde-aldietan zaindu eta sostengatzeak gure hazkundearen erantzukizuna geure gain hartzea dakar; horrela bakarrik egin dezakegu zerbait haien alde.