
Harremanak
Gizarteko eremu desberdinetan ditugun harremanek erakusten digute gure familiakoekin zer-nolako harremanak izan ditugun eta ditugun gaur egun, horien ispilu dira. Izan ere, testuinguru horretan ikasi dugu, adibidez, errealitateko auziei aurre egiten edo ez ikusiarena egiten.
Zailtasunak beste pertsona batzuekin edo taldeekin
Normala da mina, amorrua, gorrotoa, beldurra edo baita mendeku-nahia ere sentitzea pertsona edo talde batzuekiko harremana etenda dagoenean edo zaila denean.
Normala da, halaber, beldurra sentitzea pertsonak gugandik urruntzen direla ikusten dugunean ere. Izan ere, beldur horrek oso sustrai sakonak ditu, gizaki gisa izan ditugun jatorrizko bizipenetara garamatza, hau da, bizirik irauteko borrokarekin lotutako bizipenetara. Orduan, taldea izan zen salbamena eta, neurri batean, gaur egun ere halaxe da.
Guztiz normala da parte garela sentitu nahi izatea, eta horregatik da hain mingarria parte izatea lortzen ez dugunean. Taldeak, adiskidetasunak, babestu egiten gaitu, identitatea ematen digu eta, batez ere, ongizatea ziurtatzen digu. Baina horren eskakizuna beti da koska bat gehiago zabaltzeko: irekitasun eta inklusio handiagoa izateko, desberdina den hori esploratzeko; adiskidetze kolektiborako bizi-deia da azken finean.
Gure bizitza gero eta maitasun handiagora, errealizazio indibidual eta kolektibo handiagora garamatzan mugimendua da, desberdina den horrekiko batasuna lortzeko eskakizuna. Horregatik da hain garrantzitsua parte sentitzeko dugun behar hori. Ezin dugu alde batera utzi; izan ere, bizitzarako dei bat dugu.
Geldiarazten gaituzten eta kalte egiten diguten roletatik irteteko gakoak
Gure harremanetan ditugun zailtasunak aztertzeko, lehenik eta behin, jo beharko dugu lehen haurtzaroan barneratu genituen elkarbizitza- eta fideltasun-ereduetara. Eta, orobat, arbasoengana luzatu behar dugu gure begirada, konpondu gabe geratu ziren traumetara. Trauma horiek eragina dute oraindik gure fideltasun inkontzientean, zeinak talde eta pertsona batzuengana gerturatzera edo haiengandik urruntzera bultzatzen gaituen.
Familia-konstelazioei esker, aurrera egin dezakegu
Familia-konstelazioei esker, harremanetan izan ohi ditugun arazoak zer-nolako eredutan oinarrituta dauden ikus dezakegu. Argi ikus dezakegu gaur egun lehen izan zen bezala dela. Eta badakigu pertsona modura eboluzionatzea parte izate horretan eboluzionatzea dela; desberdin jokatzen eta pentsatzen dutenak baztertzera bultzatzen gaituen sentimenduan eta beldurrean oinarritzen ez den parte izatearen sentipena.